Gureak Gugaz ildoa zehazten

Ekainaren zortzian gure manifestua publiko egin genun gure posizioa ezagutarazteko egoera honen aurrean, non milaka senitartekoak beren seme-alaba, bikote, guraso edo anai-arrebak urrun eukitzera behartuta dauzen. Gureak Gugazek onespen aparta izan dau eta ehundaka elkartasun mezu jaso doguz,  honek lanean eta gure ekarpena egiten jarraitzeko animetan gaitu gureak behin betiko gugaz egotea lortzeko. Gure helburua lortzeko jaso dogun zeuen proposamen guztietan lanean ari gara. 

Zalantza eta mesfidantza adierazten daben mezuak ere jaso doguz; gure hitzak gaizki ulertu eta saminduta sentitu diren bidaide dauz ere. Irainak eta mehatsuak jaso doguz be presoen eskubideen defentsaren monopolioa dabela uste dabenengandik. Hauek burugogor jarraitzen dabe porrotara kondenatuta dauzen eta sufrimendua luzatzen daben estrategia zaharkituetan. Beraiei ez garela geldituko esaten deutsegu.

Edozein kasutan, ez deutsogu hauei erantzun nahi, gure ildoa zehazteko mahaigaineratu  jakuzen duda guztiak azaldu baizik. Horregatik, Gureak Gugazeko kide guztiek puntu hauek argitzea erabaki dogu:

Gure lagun maiteak ahalik eta lasterren etxera itzul daitezen bilatzen dauen kolektiboa gara, gehiagorik ez, jakinda jadanik ziklo berri batean bizi garela. Beraz, ez gara eragile berria, ezta erakunde baten zatiketa, eta ez dogu hori bilatzen. Beste eragileekin koordinatu ez dogu nahi, hori ez da gure asmoa. Ez gara inorekin lehiatzen, etxean ez dogu enfrentamedurik bilatzen. Gure nahi eta eskakizunei boza eman nahi deutsegu, EPPKko kideen senitarteko asko iritzi berekoak direlakoan.

Abertzaleak gara, Euskal Herria libre eta independiente batean sinistu eta horren alde borrokatzen dogu. Baina gure iritsi eta militantzia politikaz haratago, ez gagoz talde edo formazio baten arauen menpe, geure kontzientziari baino ez deutsogu erantzuten. Inork ez deko presoen monopolioa eukitzeko eskubidea, nahiz eta beren eskubideen izenean aritu. Libre gara eta libre nahi doguz geureak.

Ordezkaririk ez dogu behar eta ez dogu nahi, ezta babesten gaituen izen zerrendarik bez nahiz eta hamar aldiz 93 baino gehiago izan. Anonimo agertzea uzkurkeria dela pentsatzen dabenei, gure senitartekoak jokuetan sartzeko asmorik ez dogula dinoegu, ezta Estatuek EPPK erasotzeko horretaz baliatzea uzteko bez. Geure presoen sufrimenduaz elikatzen diren alderdi politiko edota elkarteen helburu erraza ez dogu izan nahi bez. Gure senideak direz dekogun lehentasun bakarra, Gureak Gugaz izateko arrazoi bakarra. Hori dela eta, geure presoei protagonismo osoa ematen deutsegu eta beraien askatasuna babesten dogu.

Eraiki nahi dogu, hazi, ideiak eta ekimenak elkar trukatzeko gune bat izateko asmoa dogu. Presoak askatzeko estrategia berriak behar doguz, orain arteko alferrikako formula guztien  urrun. Preso bat kaleratzeko baliogarria den edozein neurri konpartitu behar da zeren gure senitartekoak laster etxera etortzeko bidea izan daiteke eta.

Dekogun jarrera guztiz koherentea da: gure senideak pertsonak direz, ez zenbakiak ezta peoiak negoziazio esparru batean. Etxean gurekin ikusteko nahiak edozein ideologia edo idei politikoren aurrean lehentasun osoa deko. Errespetatzen eta miresten doguz ideologia senideen aurrean kokatzen dabezenak, baina ezin dogu onartu pertsona hoiek beraien agenda inposatzea eta geure presoen eskubideen babeslari moduan agertzea. Ezin dabe erabaki gudariak nortzuk diren eta nortzuk ez. Aukera guztiak errespetatu behar dira ziklo berri honetan.

Gure senideekiko maitasun eta begiruneak mugiarazten gaitu. Horregatik ez genuke pausurik emango beraien ezagutze edo baimenik gabe. Gartzelen barruan iritzi eta sentimendu bakarra dagoela uste dabenak entzungor dira, ala errealitateari bizkar emonda bizi direz behin betiko.

Egunez egun gure lagun maiteak etxera ekarriko dituen konponbide baten zain bizi garenok ez gagoz konformatzeko prest, ezta betiko alferrikako formulen emaitz desberdin bat itxoiteko ere. Garai barriak ditugu gaur egun, konponbide berriri irekiak. Ezker Abertzaleak hori ikusten jakin izan dau eta ondorioz bide hortatik egin dau aurrera zalantza edo atzerapenik gabe. Geuk ezin dogu berriro berandu ibili geure senitartekoen aurrean. Bidearen amaiera ezaguta, har dezagun behingoz bide hori latza izan arren.

Garai barri hau oztopatzen saiatzen direnei honakoa dinoegu: zeure bidea errespetatzen dogu, errespetazazu zeuk geurea.
Gure helburuak lortzeko tresnen artean benetezko defensa juridikoa dogu. Jakin badakigu defentsa legal, konprometitu eta pertsonalizatu batekin gauza askoz gehiago egiteko dauela, bide askoz gehiago ezagutzeko eta lorpen askoz gehiago atxikitzeko. Ezin gara eraginezan eta konformismoan bizi.

Polemika antzuetan sartzeko asmorik ez dogu, ezta idazten dozuen bakoitzarekin elkarrizketa pertsonal batean sartzeko gaitasunik bez, baina geure senitartekoak etxera ekartzeko ekarpen eta idei guztiei abots emateko konpromezua hartzen dogu. 
gureak.gugaz@gmail.com
fraudLog