MANIFESTUA
Gureak Gugaz euskal preso senideen kolektiboa da, bere guraso, eskongai eta seme-alabak lehen baino lehen etxera itzuli daitezan bilatzen dauena.
2011an ETAk borroka armatuaren amaiera adierazi ebanean itxaropenerako bide bat zabaldu eban. Hiru urte pasa eta gero –eta zentzuzko arrazoi barik- bide hori ez da egin. Gure senideen kaleratzea ahalbideratuko leukiezan neurri zehatzak hartu beharrean, alderdi politikoek euren onerako euskal presoak erabiltzen jarraitzen dabez.
Espainar eta frantziar gobernuek euren errepresio politika zilegitzat hartzen dabe, aurrera egiteko aukera guztiak oztopatuz, EPPK eta ETAren arteko lotura salatzen. Haratago, lotura honek presoarekiko elkartasun giroa kriminalizatu dauen estrategia errepresiba justifikatu dau “espetxe frontearen” kontra. Medikuak eta senitartekoak terroristatzat hartuta ikusi doguz ere. Frantziar gobernuak, espainarekiko akordio politiko eta komertzialen morroi, antzeko espetxe politika ezartzen dau.
Jeltzaleek prozesua lideratu gura dabe berandu eta gonbidatu moduan ailegatu arren, eta gainera euren joku arauak inposatuz. Euren proposamenak presoen eremuan espainiar gobernuak planteatutako modukoak dira, originaltasun eta zilegitasun bakoak. Euren jarrerak agerian uzten dau boterean irauntzeko daukan interes elektoral hutsa.
Bitartean, euren burua abertzaletzat hartzen daben batzuk mugitu ere ez dabe egiten espainiar eta euskal instituzio, okupazio indar eta euren komunikabideek eskaintzen daben ikuskizun mendekari eta lotsagarriren aurrean. “Abertzale” hauek dira, duda barik, preso eta senideei minik handiena eragin deutseen, bidaide moduen presoen kaleratzeko prozesua onartu eta lideratzeko gogoa egotzi jakelako, baina horrela ez dala izan egiaztatu dogu. Hemetik urrun, aitzakiak eta betegabeko promesak baino ez doguz jaso.
Inongo gobernurik -ez espaniarra, ez frantziarra, ez euskalduna- ez dau gatazkaren ondorioak konpontzeko negoziazio prozesurik abiatuko. Horregatik, gaur eta hemen, geure presoak askatzeko konpromisoa hartzen dogu.

Ordua heldu da, ez gauz gehiago itxoiteko prest! Minuturik bat bez! Gure guraso, eskongai eta seme-alabak gure ondoan gura doguz! Inolako argudio politiko batek –ez batak, ez besteak- ezin dau onetsi hainbeste sufrimendu!
Hainbeste manipulazioaz naskatuta, Gureak Gugaz ondokoa aldarrikatzen dau:
- Presoen eskubidea euren askatasuna lortzearren aintzakotzat hartzen dabezan bide legalak abiatzeko. Murrizketa barik, euren kontzientzia, senide eta abokatuaren aholkuarena bakarrik.
- Presoen eskubidea egiazko defentsa legala, ez politika, aukeratzeko. Euren kaleratzearen alde lan egiten dauen defentsa, irizpide profesionalak jarraituz.
- Eta presoen askatasuna legedi espainar eta frantsesak jarritako baldintzak betetzeko, borroka armatua eta Erakundearen aurrean Sortuk bere estatutuetan hartutako ibilbidean jarraituz.